XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Etor gintezke eta etor gaitezke-ren arteko oposizioa + hipotetiko / - hipotetiko erakoa bada, oposizio bera aurki daiteke ahalezkoaz kanpora ere: adibidez, egingo dut [- hipotetikoa] delarik, honen ondoan hor dugu egingo nuke [+ hipotetikoa] dena.

Hots: nere ustez behintzat, egin dezaket eta egin nezake-ren artean dagoen oposizio bera dago egingo dut eta egingo nuke-ren artean.

Beraz, badirudi euskal aditzean ahalezkoaz aparte beste ezaugarri bat ere kontutan hartzekoa dela: [ampplusmn; hipotetikoa].

Baina ezaugarri hau ez dugu inon sartu orain arte, ez aspektoan, ez modalean.

Hau konpondu egin behar da.

Bestalde, etorriko da [+ gertakizun] dela esan dugu lehen.

Eta tasun hau aspektoaren ezaugarritzat eman dugu.

Baina etor daiteke, etor liteke eta ahalezko guztiak ere ez al dira [+ gertakizun]? ampsup18; [+ gertakizun] tasun horrek esan nahi du aditzak adierazten duen ekintza gertakizun dela, gertatzeko dagoela. Era honetara, honako aditz forma guztiak [+gert] direla dirudi: joango da, joango litzateke, joan daiteke, joan hadi, denek gertatzeko dagoen zerbait adierazten baitute.

Baietz dirudi.

Horrek esplikatuko luke, agian, jendeak ahalezko konplikatu samar baten ordez geroaldi delakoari heltzea.

Alegia, eraman al nazakezu autoan? galdetu beharrean eramango al nauzu zure autoan? esatea.

Edo eraman al nintzakezu-ren ordez, eramango al nindukezu esatea.

Bestalde, badirudi hipotetiko / ez-hipotetiko oposizio kontu hauek nolabait gertakizun (+ gertakizun) direnetan gertatzen direla: egin lezake [+hipot] eta [+gert] dela esango nuke.

Berdin, egingo luke ere.

Eta bi forma hauen arteko desberdintasuna honetan datza, hots: egin lezake [+ ahalezkoa] dela eta egingo luke, berriz, ez.

Horrenbestez, gauzak aski nahastuta agertzen zaizkigula ematen du.

Nola atera onik nahaste honetatik?.

Orain arte emandako erregelekin ez gara oso ondo konponduko.

Erregela horiek ez baitute behar bezala ematen aditzera orain arte aipatu ditugun oposizio horiek.

Bi aukera proposatuko nituzke, irtenbide gisa.

Bi formulek, oraingoz behintzat, ondorio berdintsuetara garamatzate.

Arazoa da ea zeinek erantzuten dion hobeto euskararen barne egiturari.

Hona hemen bi aukera horiek: perfektoa / puntukaria.